Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta gurekin egon da Patricia MacBride, Ipar Irlandako CVS-eko batzordekidea. Elkarrizketa horren berri ematen dizuegu jarraian. 2012-08-01 17:21:52[...]

Joan den astelehenean (Commisssion for Victims and Survivors) CVSko batordekide den Patricia MacBridek EGIARI ZOR Fundazioako kideak hartu zituen Gernikan. Ipar Irlandako instituzio honek Irlandako gatazkaren ondorioz kalteturiko pertsona guztien beharrak asetzeko helburu eta zeregina dauka.
Britaniar Armadak eta paramilitar  unionistek hil zituzten, hurrenez hurren, MacBriden anaia eta aita. Bizipen hauek abiapuntu, aipatu Batzordean izan duen eskarmentua helarazi zien sortu berria den euskal Fundazioaren ordezkariei. Horrekin batera, begi onez hartu zuen bere sorrera manifestuan EGIARI ZORek ezagutarazitako lan ildoa.
Era berean, azken 50 urteotan Euskal Herriak pairatu duen errepresioaren ondorioen berri  eman zioten CVSko batzordekideari, epe laburrean euskal Fundazioak duen helburua eta abian jarriko duen plangintza jakinaraziz.

Egiari Zor Fundazioa