Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]

Urtetan zehar Espainiar zein Frantziar estatuek Euskal Herriaren ukazioan eta erasoan oinarrituta garatutako estrategiak kaltetutakoek Egiari Zor fundazioa aurkeztu dute. Errepresioaren eta gatazkaren ondorioz hil diren, zauriak jasan dituzten edo torturatuak izan diren pertsona guztien oroimena eta duintasuna aldarrikatu nahi du fundazioak. 2017-06-19 11:35:21[...]

Egiari Zor Fundazioa