
Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]
Egiari Zor Fundazioko bozeramaile den Ane Muguruzak parte hartu zuen Bartzelonan bertako Udalak, FundiPau erakundeak eta Foro Sozial Iraunkorrak elkarlanean pasa den ekainaren 13an antolatutako Construint la pau. Reptes i oportunitats per al País Basc després del fi d’ETA jardunaldietan, Rosa Lluch (Ernest Lluchen alaba) eta José Vargas Rincónekin batera (Asociación Catalana de Víctimas). 2018-06-15 10:54:35[...]

Bertan aditzera eman zuen gatazkaren ondorio diren biktimen errealiatea plurala dela oso, eta oraindik lan handia dagoela egiteke guzti-guztiek merezi duten aitortza gauzatzeko. Adibide gisara aipatu zituen dispertsio politikaren eraginez errepideetako ezbeharretan bizitza galdu duten 16 pertsonak, edota torturaren biktimak, eta azpimarratu du horien guztien aitortza ofiziala euskal instituzioen eta jendartearen ardura direla.
Jardunaldi osoaren bideoa HEMEN