
Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]
Pasa den abenduaren 18an argitaratu zen EAEn 1960 eta 2014 urteen arteko torturaren gaineko ikerketaren txostenaren azken bertsioa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritza Nagusiaren eskariz IVAC-KREIk (Kriminologia Institutua) eta EHUk landu dutena. Lan horren zuzendaritza taldea Francisco Etxeberriak, Carlos Martín Beristainek eta Laura Pegok osatu dute. 2017-12-27 12:44:40[...]

Egiari Zor Fundaizioaren izenean, gure esker ona adierazi nahi genioke modu batera edo bestera ikerketan parte hartu duten pertsona orori, eta bereziki azpimarratu nahi genuke azken urteotan txostenaren lanketan jardundako taldeak egindako lan bikaina. Horren gai delikatua izanda ere, egin duten gaiaren trataera benetan profesionala, irmoa, zorrotza eta objektiboa izan da. Eta horri eskerrak, aurrerantzean erreferente bilakatuko da Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan gertatutako guztia ezagutzeko prozesuan.
Txostenak zientifikoki egiaztatzen du aspaldidanik jakina zen errealitate bat: tortura modu sistematikoan eta inpunitate osoz erabilia izan da Euskal Herriko biztanlegoaren kontra. 4.113 tortura kasuren existentzia aitortzen du, gutxienez 3.415 pertsonak pairatutakoak. Gainera, esplizituki aipatzen da errealitatea txostenak jasotzen duena baino askoz zabalagoa dela, ikerketa lanera gehitu ezin izan diren beste ehundaka kasuren ebidentzia egon badagoela. Funtsean, lana oraindik ez dela amaitu.
Honetatik guztitik ondorioztatzen den ebidentzia izugarria da, danteskoa. Sekula zigortu gabeko krimen sistematiko baten aurrean gaude, urte luzez aurrera eramana Poliziaren, Guardia Zibilaren eta, 90. hamarkadatik aurrera, Ertzaintzaren komisaldegietan. Txostenak argi uzten du gaitz horrekin amaitzeko aukera izan zutenek nola ez zuten ezer egin: epaileak, forentseak, politikariak, komunikabideak. Basakeria hori etengabe ukatua izan da, giza duintasunaren eta oinarrizko eskubideen aurka behin eta berriro arma kriminal gisara baliatu bada ere, gizarteko sektore bat suntsitzeko saiakeran.
Azkenik, ohar honen bidez aditzera eman nahi dugu esku artean lan tresna guztiz baliagarri bat dugula. Tortura bezalako oinarrizko eskubideen bortxaketei dagokienean, dena dago oraindik egiteke: inkomunikazioaren amaiera lortu; komisaldiegietako txoko ilunak suntsitu; eskubideen urratzaileekiko ezikusiarena egitearekin bukatu; emakumeengan torturak izandako inzidentzia genero perspektiba batetik aztertu; tragedia honen ondorio psikologiko-sozialak ikertu; torturak sortzen duen generazio arteko trauman erreparatu; etab.
Baina bereziki, lan nagusia da aberrazio honen biktima izan diren pertsona guztiak aitortzea. Behin eta berriro biktimizatutako pertsona horiexek, etengabe gezurtitzat jo direnak. Behingoz haien eskubideen jabe izan behar duten milaka herritar. Egia, justizia eta erreparazioa denentzat.