Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]

Lore eskaintza eta ekitaldi xume baten bidez, haien memoria bizirik mantentzeko gure konpromisoa berretsiko dugu beste urte batez. Nahi duen oro gurekin bat egitera gonbidatuta dago. 2017-11-16 12:40:03[...]

12.00etan: Ametzolan ekitaldia.
13.00etan: Errekalden lore eskaintza.

Egia bide, askatasuna amets!

Egiari Zor Fundazioa