Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]

2017-11-02 17:04:30[...]

Pasa den apirilean, Bakearen Artisauek, argi erakutsi zuten haien lanaren bidez betikotutako gatazkak konponbidean jartzeko korapiloak askatzea posible dela, armagabetzea nazioarteko estandareen arabera bururaino eramanaz.  Orain, ekimen berri batean parte hartzeko deialdia luzatu diote Euskal Herriko jendarte zabalari, euskal presoen auzia behin-betiko konponbidean jartzeko eta salbuespenezko legedia ororekin behin-betiko amaitzeko. Egiari Zor Fundazioaren izenean ere, mobilizazio horretan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Abenduaren 9ko manifestaldiak Frantziar Estatuko espetxe-politika aldarazi dezake. Baina horretarako, gizarte osoaren bultzada eta babesa beharrezkoak dira. Euskal presorik gabeko behin betiko bakerantz urrats erabakigarria emateko garaia da. Orain, presoak!

Egiari Zor Fundazioa