Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak. [...]

Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, 2017ko irailaren 22an mahai-ingurua antolatu zuen Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Fundazioak bertsio ofizialen kutxa iluna zabaltzeko lan egiten du. 2017-10-16 17:52:38[...]

Jarraian mahai-inguruan Maiana Bustinzak (Jose Miguel Bustinzaren alaba), Mariasun Bordek (Gaizka Gaztelumendiren lehengusua) eta Jone Goirizelaia abokatuak emandako testigantzen bideoak topa ditzakezue. Egia osoa jakiteko garaia da.

Maiana Bustinzaren testigantza

Mariasun Borderen testigantza

Jone Goirizelaiaren testigantza

Egiari Zor Fundazioa